Milaka urteko koralak aurkitu dituzte Hawaiin

  • Stanford Unibertsitateko Lawrence Livermore Laborategi Nazionaleko ikerlariek 4.000 urteko koralak topatu dituzte Hawaii-ko kostaldean, 450 metroko sakoneran.
Gerardia espezieko korala
Gerardia espezieko korala
Aurkikuntza horren garrantzia ondoko bi arrazoitan datza: batetik, topatutako koralak hain zaharrak izanik debekatu egin da bitxien negozioetan erabiltzea, ezinezkoa litzatekeelako itsasoan hartutako koralak berriekin ordezkatzea, milaka urte behar baitira berriak hazteko. Bestetik, 4.000 urteko izaki batek bere baitan informazio asko gordeko duen itxaropena dute ikerlariek. Hain zuzen ere, itsasoan gertatutako berokuntza prozesuak dira kasu honetan interesgarrienak.

Oraingoz ikerketa Gerardia eta Leiopathes glaberrima koraletara mugatu dira, hurrenez hurren 2.700 eta 4.000 urte bizi baitira.

Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude