Zer daukazu, Kroko?
Ibaizabal argitaletxeak kaleratutako Kroko lagunaren bilduman bada etxeko txikienei gustagarri egingo zaien beste kontakizun bat. Zer daukazu, Kroko? du izena eta, beste guztiak bezala, ezusteko politez hornitutako liburua da. Zeintzuk ote dira Krokok dituen “aberastasunak”? Antza denez, ez dira gutxi. Adibidez, bozkario ematen dion ontzi txiki bat du; izugarri maite dituen katu loti bi; hiru txori kantari; lau sagu jostalari; bost tximeleta dantzari, eta jateko nahia sentitzen duenerako, krask, krask, hortz ugari!