argia.eus
INPRIMATU
Nafarroako egungo gizarteak duen euskararen ezagutza
  • Miquel Gros i Lladós ::Recuperación del Euskera en Navarrra

    Euskaltzaindia

    orrialdeak ::251

    prezioa ::18€

Pilar Iparragirre 2008ko apirilaren 13a
Recuperacion del euskara en Navarra
Recuperacion del euskara en Navarra
XX. mendeko azken hogeita bost urteetan euskarak Nafarroan izan duen bilakaera aztertu du Miquel Gros i Lladósek. 1986. urtetik hona Nafarroako gizarteak euskarari dagokionez duen benetako ezagutza azaldu du bere lanean. Udal erroldetan –1986tik hasi eta 2001era bitartekoak– nafarrek euskararen ezagueraz ematen dituzten erantzunak aztertzea erabaki zuen. Eta azterketa horren emaitzak eskaini ditu, metodologia zehatzez, Euskaltzaindiaren bitartez plazaratu duen Recuperación del Euskera en Navarra izenburuko liburuan. Biziki interesgarria da 2001eko erroldako datuekin egin duen 25 urtetik beherakoen azpi-sailkapena, eta 15 urtetik beherakoen artean euskara dakitenen ehuneko kopurua.