Termostato natural batek itsasoa babesten omen du

  • Coloradoko (AEB) Ikerketa Atmosferikoko Zentro Nazionaleko eta Itsas Zientzietako Australiar Institutuko ikerlariek termostato baten aztarnak topatu dituzte mendebaldeko Pazifikoan. Joan Kleypas-ek zuzendutako ikerketaren arabera, Australiako ipar-ekialdean itsasoak jasan duen tenperatura igoera oso txikia izan da beste itsasoetan gertatu denarekin alderatuz.
Ozeano Barea
Ozeano Barearen mendebaldea, Australian
Igoera txiki horri esker, bertako koral-arrezifeek ez dute gainerako itsasoetan adinako zuriketa prozesua jasan, eta hori oso deigarria izan da.

Eztabaida asko eragin duen teoria baten arabera, itsasoko ura ezin da 31 gradu baino gehiago berotu, eta ikerketa honen emaitzek, itxuraz, baieztatu egiten dute teoria hori. Hala balitz, berez beroak diren uretako arrezifeentzat itxaropenaren atea zabaltzen da, ematen baitu muga horretatik gora ez direla gehiago berotuko, eta beraz, bertako koralek jasan duten kaltea ez dela areagotuko, tenperatura txikiagoa duten itsasoetan ez bezala. Horietan, beroketa handiagoa izan da, eta horrez gain bestelako faktore batzuek egin diete kalte koralei: kutsadura, gehiegizko arrantza, atmosferan karbono dioxido gehiago egotearen ondorioz itsasoan gertatzen diren aldaketa kimikoak...

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude