Garai gogorretarako, punka eta hitz zuzenak

  • Malos Tiempos :: Malos Tiempos

    Puzkarra Records / Skizo

    iraupena ::38’07’’

    prezioa ::6€

Malos Tiempos diskoa
Malos Tiempos diskoa
Donostialdeko hainbat punk beteranok Malos Tiempos taldea sortu zuten orain dela bost bat urte. Santos Inocentes, Micky Kaos eta inguru horretako beste talde askotan ibiliak dira, eta eskarmenturik gabeko Marijo batu zitzaien izaera handiz abesteko. Irungo Defecto Humano taldearekin erdibana diskoa kaleratu zuten, eta oraingoan disko luzea kaleratzera ausartu dira. Horren aurretik, baina, kide aldaketa batzuk egin dituzte. Taldekideen esanetan, gaur egungo garaiak lehengoak baino okerragoak dira; eta halakoak dira kantuen hitzak. Musikari dagokionez, 80ko hamarkadako punka egiten dute, oso iluna batzuetan –Marijok Siouxie dirudi!– eta melodikoa beste batzuetan; eta Oi!-ari ere tarteka keinu batzuk egiten dizkiete. Horrez gain, Bob Geldof eta Cock Sparrer-en bertsio bana ere grabatu dituzte.
Malos tiempos
«Ez diogu punkari etiketarik jarri nahi, guk sentitzen duguna espresatzen dugu»

"Hainbeste burruka egin, berriro tabernako atean". Posible da tabernatik iraultza egitea?


Iraultza prestatzea bai, baina iraultza egiteko kalera irten beharra dago.

“Edalontzitik edalontzira, gramotik gramora bizitza igarotzen doa. Mutil, bidea protesta eginez egiten da”. Iraganekoa baino geldoagoa ikusten duzue gazteria?


Egia da zarata gutxi egiten duela, baina kontuan hartu potroetatik helduta dagoela. Leku eta modu guztietan kontrolatzen gaituzte, lehen baino gehiago: kale agerraldi batera joan eta Alcalako espetxean bukatu dezakezu…

Diskoak ostia txarra eta gorroto handia du. Barruan gordeta eraman duzue ala zuentzako punkak halabeharrez hori behar du?


Bai, taldekide bakoitzak barruan daramanaren isla da. Ez diogu punkari etiketarik jarri nahi, guk sentitzen duguna espresatzen dugu.

Diskoaren azala gustuko dut. Hildakoak biluzteko garai txarrak dira?


Baliteke txarrak izatea, baina guk beti egingo dugu; ez daukagu ideiak biluzteko beldurrik.
Zer eman diote taldeari Txinarrok eta Alvarok?


Asko igarri dugu kide horiek batu izana. Inoiz baino batuago gaude, eta taldea oso sasoi onean dago. Gainera, Txinarrok asko konposatzen du.

Zelako harrera izaten duzue kontzertuetan?


Gogo handiarekin gabiltza, eta oraindik bide asko daukagu egiteko. Kantu berriak egin ditugu, eta luzaroan jotzen jarraitzea nahiko genuke. Egiten ditugun kontzertu guztiak gozatu egiten ditugu, eta entzuleekin konektatu egiten dugu.

Nola bizi duzue batez ere Gipuzkoan bizi den punkaren eta Oi!-aren berpizkundea?


Izugarria da, eta ondo legoke luze irautea. Talde eta kontzertu gehiago daude, eta horrek musika eskaintzaren aberastasun handia dakar.

Kremailerak kateorratzak baino gutxiago erabili ohi dira irudi moduan?


Guretzat punkak ez dauka estetikarik, baina elementu horiek arropa birziklatzeko bidea eman dute.

Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude