Kaio baten historia
Jesus Mari Mendizabal Bizargorri-k euskaratu du Luis Sepúlvedaren (Ovalle, Txile, 1949) istorio hau. Hanburgoko kaialdean gertatzen bada ere, berdin gerta zitekeen munduko edozein bazterretan, baita gurean ere. Kaio baten historia eta hegan egiten irakatsi zion katuarena liburuak azaltzen ditu gizakiekin oso eroso bizi den katu handi, beltz eta gizenaren bizitzan gertatzen hasten diren gauza berezi samarrak. Bost urte daramatza etxe batean eta ugazabek handik alde egitean, petrolioa bere gorpuan itsatsita daukan kaio bat eroriko da katua bizi den lekuan. Ezinean, hilzorian dago kaioa. Eta katuak hitz ematen dio errun duen arrautzatik sortuko den kaio kumea haziko duela eta, are zailagoa dena, hegan egiten irakatsiko diola.