argia.eus
INPRIMATU
Gutun Zuria literatur topaketak egingo dituzte Bilboko Alondegian
Jon Torner Zabala @jtorner 2013ko maiatzaren 02a
Apirilaren 15etik 27ra bitartean Gutun Zuria literatur jaialdia egingo da lehenengoz Bilboko Alondegian. Gutun generoa izango dute ardatz topaketa horiek. Besteak beste, Edo Popovic, Jesus Ferrero, Jordi Sierra i Fabra eta Vicente Molina idazleek parte hartuko dute mahai-inguruetan; eta Espido Freirek, Pedro Ugartek, Juan Basek eta Toti Martinez de Lezeak gustukoen dituzten gutunak irakurriko dituzte. Halaber, Ramon de Basterra, Blas de Otero eta beste zenbait idazleren gutunez osatutako erakusketa izango da ikusgai, eta hilaren 20an Mikel Urdangarinek eta Kirmen Uribek emanaldi bateratua eskainiko dute. Informazio gehiago: www.alhondigabilbao.com.