Nafarroako Arartekoak egin dio eskaria Nafarroako Gobernuari. Euskalerria irratiko kideekin bildu zen Arartekoa eta ondoren Gobernuari Iruñerrian irratien lizentziak banatzeko orduan euskarazko irratiei lehentasuna emateko eskatu dio. Eskaria gutun bidez egin dio eta 2005eko abenduaren 23an Nafarroako Parlamentuak onartutako mozioa errespetatzeko eskatu dio. Mozio horretan Euskalerria irratiaren egoera administratiboa legeztatzeko eskaria egiten zen, euskarazko irratiak 20 urte baitaramatza Iruñerrian emititzen lizentziarik gabe.