Skywater, euri urari etekina ateratzen

  • Skywater enpresak aterabide profesional desberdinak proposatzen ditu euri ura industrietan eta ur-kontsumo handiko guneetan –garaje, garbiketa-gune eta abarretan– erabili ahal izateko.
Skywater
Skywater
Ur edangarria gero eta eskasagoa eta gero eta garestiagoa da; horregatik Skywater enpresaren sortzaile Willy Rohdmannek ideia sinple bezain baliagarria eduki du: elikadura ez beste zereginetarako –garbiketa, industria, nekazaritza...–, euri ura erabiltzea ur edangarriaren ordez.

Dirutan eta denboran inbertsio handiak egin behar izan dira, baina Skywater-ek eskaintza zabala du euri ura baliatzeko. Teilatuetan instalatutako tutueria-sistema batek ura jaso eta iragazten du, era horretan kutsatzaileak eta ez-purutasunak kenduz. Jasotako ura lur azpian dagoen edukiontzi batean gordetzen da, eta ondoren, banaketari ekiten zaio. Askotan, hiriak duen horniketa sistema bera erabiltzen da ura banatu ahal izateko, eta edateko ur premia dagoenean izpi ultramoreen bidez esteriliza daiteke euritik jasotakoa. y


Itsasoa garbitzeko ontzi berria

Ecoceane frantziar enpresak Catamar ontziaren eraikuntza iragarri berri du. Ontzi horrek 100 metro kubiko hidrokarburo bildu ditzake orduro itsasoan, hau da, Erika petrolio-ontziak isuritakoa pare bat astean bilduko luke. Petrolioa batzeko sistema ez da kimikoa, fisikoa baizik: ur zikina turbina batek xurgatzen du eta ontziaren erdira eraman. Bertan dekantatzaile batek ura eta petrolioa bereizi eta ura itsasora itzultzen duen bitartean, petrolioa ontziaren atzean dauden biltegi flotagarri batzuetan pilatzen da. Catamar proba fasean dago oraindik, eta espero da udan erabat eraginkorra izatea.

Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude