argia.eus
INPRIMATU
Zeruak Bartzelona bonbardatu zuen
Jon Torner Zabala @jtorner 2008ko apirilaren 06a
Jesus Garay zuzendariak (Santander, 1949) Bartzelonako bonbardaketaz egin duen Mirant al cel filma Euskal Herrian ikusgai da jada. 1938ko martxoaren 16, 17 eta 18an –Gernika bonbardatu eta ia urtebetera– hegazkin italiarrek etengabe jipoitu zuten Kataluniako hiriburua. 1.300 lagun hil zituzten italiarrek jaurtitako bonbek. Fermin Muguruza musikari irundarrak sortu du filmerako musika, eta efektu bereziak Gasteizko Silverspace enpresak egin ditu. Paolo Ferrari eta Gabriela Flores dira protagonista nagusiak.