Medikuntza museoak gai

  • Felip Cid ::Museología médica (1)

    Medikuntza eta Zientzia Historiaren euskal museoa

    orrialdeak ::354


Museologia medica (1)
Museologia medica (1)
Felip Cid, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Medikuntzaren Historiako katedraduna eta Museu d’Història dela Medicina de Catalunyaren sortzailea, kexu da. Gizakiok sendatzeko historian zehar erabili diren tresna eta tramankuluei medikuntzaren historiografiak arreta gutxi jarri diola uste du. Kezka horrek bultzaturik idatzi zuen zientziaren gaineko entziklopedia erraldoia, baita medikuntza gai zuten bi liburuki ere. Museología médica. Aspectos teóricos y cuestiones prácticas izena duten bi liburutan, berriz, hogei urte baino gehiagotan museologo moduan egin duen lanaren laburpena eskaini du. Munduan han-hemen izan diren eta diren medikuntza museoak kontuan hartuta, historian zehar medikuntzarekin lotutako idazkien, tresnen, altzarien eta bestelako ondareen berri ematen du lan honek.

ASTEKARIA
2008ko apirilaren 06a
Azoka
Azkenak
Errendimendu akademikoaren arabera banatuko dituzte ikasleak Ipar Euskal Herrian

Ongi doazen ikasleak talde batean, zailtasunak dituztenak, bestean; maila akademikoaren arabera banatuko dituzte ikasleak datozen ikasturtean, Frantziako Estatuan. Ikasleak sozialki eta akademikoki sailkatu eta bereiztea, desoreka areagotzea eta egoera okerragoan daudenak... [+]


Maiatzaren 2an hasiko da Ziburuko Azokaren Azokaldia

Ziburuko 5. Liburu eta Disko Azoka ekainaren 1ean egingo da, baina aurrez, maiatzean, beste lau hitzordu mamitsu eskainiko dituzte Lapurdiko lau txokotan.


Eguneraketa berriak daude