argia.eus
INPRIMATU
Lesbiar maitasunak gure artean duen egoera
  • Inmaculada  Mujika Flores ::Mujeres lesbianas en Euskadi

    Ararteko

    orrialdeak ::434


Pilar Iparragirre 2008ko apirilaren 06a
Mujeres lesbianas en Euskadi
Mujeres lesbianas en Euskadi
Ararteko erakundeari funtsezkoa iruditu zitzaion EAEn lesbianek bizi duten benetako egoera ikertuko zuen lan bat egitea. Horixe da Inmaculada Mujika Floresek osatutako Visibilidad y participación social de las mujeres lesbianas en Euskadi ikerketak eskaintzen diguna. Gure artean bizi diren lesbianen gaineko isiltasunaren atzean zer gordetzen den adierazten du, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan bizi diren 20 urtetik 62ra bitarte dituzten hemezortzi emakume lesbianei egin dizkien elkarrizketa sakonen bidez. Ezberdinak dira maila ekonomikoan –langabe, batzuk; langile xehe, beste batzuk; bat enpresaria da...–, baita bere aukera sexuala aurrera eramateko duten eran ere.