argia.eus
INPRIMATU
Neskato baten diamantezko eguna
  • Pako Aristi ::Miren nunca mais!

    Elkar

    orrialdeak ::132

    prezioa ::10.50€

Pilar Iparragirre 2008ko apirilaren 06a
Miren nunca mais!
Miren nunca mais!
Pako Aristik hamar urte inguruko irakurleei begira idatzi du Miren nunca mais!. Kontakizuneko protagonista, Miren izeneko neskato euskalduna, bere gurasoekin egun batzuk pasatzera doa Galiziako Santiagora. Galtzeko joera du, jaio zenean ere galdu egin zen –orduan errua berea izan ez bazen ere– eta gurasoak beti ari zaizkio esaten kontuz ibiltzeko eta galduz gero nora itzuli behar duen gogoan izateko. Alferrik, baina. Izan ere, Mirenen aitonak esana dio inoiz dibertimendurik aurkitzen ez badu, sortzeko berak. Eta horretan ahalegintzen da neskatxa. Baita Santiagorako bidean ere, eta nola ez, Santiagon bertan. Galduko da, baina galduta dabilela oso jende interesgarria aurkituko du, ikara dezente pasatzea egokitzen bazaio ere.