Kontzientzia txarra duten menpekoak izan beharra

  • Andoni Arenaza Albizua ::Kristautasunari azterketa kritiko bat

    Gaiak

    orrialdeak ::146

    prezioa ::14€

Kristautasunari azterketa kritiko bat
Kristautasunari azterketa kritiko bat
Andoni Arenaza Historia eta Geografian lizentziatua da eta Bilboko Urretxindorra ikastolako filosofia irakaslea. Betidanik erakarri du erlijioak eta, non bizi garen kontuan hartuta, kristautaunak bereziki. Esaten dutena esateko zertan oinarritzen diren jakin nahian, Kristautasunari azterketa kritiko bat liburua osatu du, Bibliatik hasita, jatorrizko bekatua, Jesus, Ama Birjina, Azken judizioa, infernua, erlijio politeistetan sinesmena dutenen aurkako erasoak, Inkisizioa eta abar aztertuz. Baita emakumeen aurka Elizak eraman duen bide suntsitzailea ere. Eta emakumearen egoerarekin lotuta dio, zenbait jendek pentsa dezakeela Adam eta Evaren narrazioarena oso argudio ahula dela. Gauza bi nabarmendu nahi ditu egileak: batetik, XX. mendeko hasieran ere, kristau gehienek mundua eta gizakia Biblian agertzen den bezala sortu zirela sinesten zutela; eta bestetik, XVII. mendean Pierre de Lancre inkisidoreak Lapurdiko 60 emakume sutan erre zituenean, argudio ikaragarri hau erabili zuela: euskaldunek sagardoa edaten zutela; zerez egiten da sagardoa? Evak jan zuen fruituaz. “Benetan barregarria emakume haiek bukaera hura izan ez balute”.
Andoni Arenaza Albizua
«Eliza beti egon da pentsamendu librearen kontra»

Zergatik kristautasunari kritika hau?


Gizakiok pentsamendu abstraktua eta mintzaira ditugu: dagoenaz eta ez dagoenaz pentsa eta hitz egin dezakegu, egotea nahiko genukeenaz... Gizakiak heriotzari dio beldurra, eternitate gosea du, askotan ez ditu bere existentziaren mugak onartu nahi eta "beste aldeaz" sinesteko joera du. Joera hori ez da berez kaltegarria; arazoa sortzen da –historia lekuko– joera horren gainean erlijio antolatu eta hierarkizatuak eraikitzen direnean; "egia absolutuen" jabeak dira eta "egia absolutu horiek" inposatzeko eskubidea dutela pentsatzen dute. Horra hor fanatismo, intolerantzia eta zapalketaren ernamuina. Ezjakintasuna. Eliza beti egon da pentsamendu librearen kontra, artalde analfabetoak hobeto irensten ditu eztabaidatu ezin diren egia sakratuak.

Artalde horren erdia emakumeok osatzen dugu. Nondik dator Elizak emakumea gutxiesteko duen joera?


Herri historiko gehientsuenak patriarkalak izan dira, judua ere bai. Kristautasuna judaismoaren adar bat da; judaismoaren liburu sakratua Bibliaren Itun Zaharra da, eta liburu horretan emakumea bigarren mailako pertsona gisa agertzen da: jainkoak Adamen saihets batetik sortu zuen eta Evak seduzitu zuen Adam sagarra jan zezaten. Aurreko horri kristautasunaren benetako egile intelektuala den Pauloren misoginia gehitu behar diogu, ondorengo filosofo kristau gehientsuenek jarraitu zutena. Elizak bekatariak behar ditu, kontzientzia txarra duten menpeko sumisoak manipulatzeko, izutzeko, "salbatzeko"... eta haientzat plazer sexual zikin eta bekatariaren sinbolo nagusia emakumea da.

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude