argia.eus
INPRIMATU
Bost urtetik gorakoentzat osatutako kontakizuna
  • Renada Mathieu ::Ilargia lapurtu dute

    Elkar

    orrialdeak ::24

    prezioa ::4.75€

Pilar Iparragirre 2011ko urriaren 05
Ilargia lapurtu dute
Ilargia lapurtu dute
Joxan Ormazabalek euskaratu duen istorioak gosez dagoen indiar tribu bat eta haiei begira dagoen ilargia ditu protagonista. Renada Mathieuk sortu du, eta Montserrat Cabok marraztu. Letra larriz eta marrazki handiz azaltzen dena hauxe da: sabela betetzeko zerbait behar-eta, hor doa indiar tribua ehizaldia egitera. Egun osoa pasa eta ezin ezer harrapatu ordea. Ilargia atera da, eta artean ezer ehizatu gabe jarraitzen dute. Bat-batean, orein bat ikusi, azkonak bota, eta zer gertatuko? Haietako bat ilargian sartuta geratu dela.