argia.eus
INPRIMATU
Bahea
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2008ko apirilaren 01

2008a Hizkuntzen Nazioarteko Urtea izendatzeaz Isidor Marík gipuzkoaeuskara.net esanak: "Izan ere, NBEk erabaki horren berri emateko dokumentuan, Nazio Batuen jarduteko konpromisoei buruzko oso aipamen gutxi egiten ziren. Lehenengo, NBEk gonbidapena egiten zion mundu mailako gizarteari, hizkuntz aniztasunak duen garrantziaz ohartu eta horren alde lan egin zezan, eta, gero, NBEren jardueretan erakundearen sei hizkuntza ofizialen erabilera bultzatzeko asmoa azaldu besterik ez zuen egiten. Benetan eskasa eta epikarik gabeko asmoa. Hori zela eta, Crystal irakasleak iruzkin ironiko bat egin zuen 2008ko beste ospakizun bati buruz, 2008a Patataren Urtea ere izendatu baitute, mundu mailako elikaduraren alde tuberkulu honek egindako ekarpenarengatik, agian. Txantxak txantxa, Nazio Batuek –eta UNESCOk, bereziki–, hizkuntzen iraupenerako aurrekontu handirik ez izan arren, arreta handiagoz zaindu behar lituzkete hizkuntz aniztasuna bermatzeko asmoz nazioartean finkatzen diren konpromisoak; izan ere, horiek ez dute inbertsio handiegirik eskatzen, bai, ordea, benetako borondate politiko eraginkorra".