argia.eus
INPRIMATU
Arrastoak
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2008ko apirilaren 02a
Winston Churchill
Winston Churchill

Britainia Handiko gazteek ezer gutxi dakite beren herrialdeko historiari buruz. Halaxe diote behintzat bertako telebista kate batek 3.000 gazteri galdetuz egin berri duen inkestaren emaitza kaxkarrek. 20 urtera arteko britainiarren %58k uste du Sherlock Holmes fikziozko pertsonaia ezaguna –batzuentzat behinik behin– benetan existitu zela . Rikardo Lehoi Bihotz Ingalaterrako errege izan zen 1189tik 1199ra; bada, %47k mitoa besterik ez dela uste dute. Baina harrigarriena, beharbada, Winston Churcill lehen ministroarena da: %23rentzat fikziozko pertsonaia da. Sherlock Holmesek argitzeko moduko kasua, zinez.