Otamendilar Joxe Mari. Mixiolari. Alegin. O.N.U.'Ko Etxe-Nagusian, Zeruko Argia
1967ko martxoaren 26a
Joxe Mari Otamendi mixiolariari elkarrizketa
Los Rios'tik Euskailerrira
Otamendilar Joxe Mari. Mixiolari. Alegin. O.N.U.'Ko Etxe-Nagusian, Zeruko Argia
Joan zanean bezin argi orduan bezin apaiz zuzen, gizon leial eta euskaldun bikain itzuli zaigu gure D. Joxe Mari mixiolaria.
Illunperik edo gordaillorik gabeko apaiz zintzo onekin txit atsegin eta mesedegarria da alkarizketa ZERUKO ARGIA'ren irakurle guztientzat ere berdin izango dala ziur geralarik, orra or gure galdera eta bere iritzi mamitsuak
–Amazazpi urte Ecuador'en igaro ondoren, nolaz da zure euskera orren bikaña – Maite detalako An, ba dakigu lagun artean euskeraz mintzatzen; billera degunean euskeraz abesten... Zerbait irakurri ere bai: Olabide, "Orixe"... Noizikbeinka, bai ta ZERUKO ARGIA ere. Benetan, asko uste gabe etorri zitzaidan eskuetara ZERUKO ARGIA orain iru aste: New York'en nintzan ,ta O.N.U.'ko Etxe-Nagusia ibostera joan giñan lau apaiz euskaldun. An genbiltzala, bertako Sekretarian lan egiten duan gizon argi bat ondoratu zitzaigun, ta euskaldunak giñala jakin da, patrikatik paper bat atereaz, onela zigun: "Tor zute au".
Zer ote?–Donostiko ZERUKO ARGIA.
Mezarik ematen al dezute euskeraz Los Rios'en?–Ez Erriarentzat ematen ditugu mezak; eta erdalduna da erria.
–Zer iritzi dute angotarrak euskotarretzaz? – Langille gerala: iraunkor, buru-gogor, gerekoi...
–Euskal errian, mezetan egiten dan itzaldian, 6 erdaldun eta 100 euskaldun entzule izanik, euskeraz ala erderaz itz-egingo zenduke? Euskeraz, ezeren zalantzik gabe; itz bi erderaz erantsiaz.
–Zergatik joan ziñan aruntz?– An etzan eleiz gizenik: Euskal errian, asko (geiegi ere ortxe-ortxe) Erromatik euskaldunoi eskeñi ziguten ango mixio lana Geren gain lan ori artu ta, or joan giñan laguntaldea Los Rios'aldera.
Apaiz lana nun da errezaro, an ala emen, ta zergaitik?–Zalla da erantzuna. Gizonarentzat ez da errez, beti umeekin eta umeen kidekoekin lan egin bearra. Orra or gure ango nekea: umeen artean beti joka bear: lan jatorrik ezin egin, Emen, berriz... Apaiza, eleiz GIZON izan bearrean, eliz-UME izatera beartua dagola dirudi. Ta gizonari ume biurtzea nekagarri zaio. Umetzat jota edukitzea, areago.
–Apaiz lanak nun ematen ditu arnari edo frutu ugarigoak, an ala emen, ta zergatik? –Ez dakit zer esan. Lur ariñean egiten degu lana an; emen, lodian. Arnariak ere ez berdiñak.
–Eigia garbi azaltzeko bi1durrik izaten aldezute, egi ori agintarien gogoko izan ez arren, edo zigorraren bildurrak ixil-arazten zaituzte? – Ez da an agintarien bildur aundirik. Erriak aukeratzen ditu urte gutxitarako. Berrik ere aukeratuak izateko, erria losintxatu bear. Iñor zigorkatu ezkero, oker aundiak datorzkio agintariari berari. Gizonen eskubideak, zenbait tokitako ordez, ba dute an babesa.
–Maxiaketarik edo kritikarik egiten al dizute, ta nola artzen dituzute maxiaketa oiek? – Bai, noski. Kritika ori bearrezkoa da. Guk besteei egiten diegu; ta besteek guri. On egiten du iñoren iritzia aintzat artzeak (Ontzat artzen ez bada ere). Maxiaketa ez det berdin jotzen kritikarekin. Bazter guztietan izaten dan larra derizkiot. (Ta... Iarrak ere ba du bere sasi-maatsa) .
–Egiaren martiri zatera iritxiko al ziñatebe, zure ustez?–Gaur dan egunez martiriak urri dirala dirudi. Orregatik dijoa atzeraka kristau askoen sinismena. Martiritzaraño ez iritxi arren, egiaren aitorleen bear aundia du gure Elizak gaurko egunez. Leen egiari aitor egin diogu; gero ere, nai genioke.
–Alde aundia al dago emengo kristauetatik anguetara eta nungoak obeak? – Aldea, bai aundia. Nungoak obeak? Ez dakit. Jainkoak daki zar zaion atsegingarriago: aur gaxoen sinismena, ala gizen gordiñen sinistea.
–Aldaketa aundia arkitu al dezu Euskal errian 17 urte luze oetan, ta aldaketa ori onerako edo txarrerako izan da. Zergaitik? – Ikusgarria da benetan egin dan aldaketa. Atsegingarria? – Iritzi bat bakarra ez litzake izango zuzena.
Gizen, euskaldon eta kristau bezela iritz az, onela nioké: Gizan naizenez ontzat artzen det aldaketa au bizia errezagoa dirudi; lana ariñago; jana, osansuntsuago; dirua, ugariago; ibilketa, eskurago; jakin bidea zabalago,
Euskaldun naizenez, bada zerbait pozgarri, beste zerbait beldurgarri.
Euskerak aurrera egin du elizan; atzera autren artean. Gaurko eskola oso kaltegarri zaigu gai ontan. Gazte tartean ikusi ditut, batzuetan, euskal zale jatorrak. Bearrezkoa da talde ori ugaritzea. Euskeraren etortizunak bildur ematen dit. Etzaio ematen bear duan laguntza, Une ontan ez da izan aldaketarik: leen eta orain ez dira izan aintzat artuak izkuntz eta erriaren eskubideak.
Kristau naizenez, aurreko gaiean bezela, aurrerapen eta atzerapenak nabarmen ikusten ditut. Erromako Batzar Nagusiak aurreruntz bultza dio gure sinismenari. Sendotu egin da zenbait kristauen jokabidea.
Atzerapena ere nebaitzen da: Batzar Nagusiak erakutsi zuan bidetik nagi dabil gure Eliza, kristau askoen iritziz. Erlijio ta eliz gizonen ganako ajola galtzen ari da. Ez dute uste onik eliz-gizonetan, Etorkizuna, beldurgarria,
–Gaztedia apaiz batzuetatik urruti dabillelarik, nolaz inguratzen da beste apaiz batzuetara, eulia ezti ontzira bezela, eta euren esanak betetzeko dago prest? – Eulia ,eztiarena: gixona maitatzen duanarengana. Maitasonaren lenengo malla, aintzakotzat artzea. Zenbait gizonek txorakeritzat jotzen dute gaurko gazteen jokaera guztia. Gazteen gandik asko ikasi genezake. Aintzakotzat artu bear.
–Aruntz itzultzeko zaletasunik baezu edo naiago zenduke zure apaizgintza zure errian osatu eta zergaitik?–Erdibitua daukat biotza: Los Rios eta Euskal erri, Eta bietan ezin bizi. Ango lana: sinismena trinkotu.
Emen: "Egiari aitor egin". Angroa, lan zalla; emengoa ez errezago. Jaunak argitu gaitzala nora jo.
–Mixiolari lanketan - nola aurreratzen dezute gelen; agintariari, altsu eta aundikiei bizkarra igurtziaz eta losintsatuaz, ala langille eta beartsuak zuetaratuaz? – Los Rios'en ez gera izan iñoren menpeko. Goiko ta beeko, eskubi ta ezkerreko, zuriak eta gorriak gure lagun izan dira.
Begirapen berezi bat izatekoetan, beartsu ta beekoentzat izan da.
–Nolakoa izango litzake zure jokaera Euskal erriko erretore izanik? –Los Rios'en bezelakoa: guzien lagun; ez iñoren mirabe... Mindu ta azpiratuak, oiek biotzean barrenaguan.
Orra emen erantzun eta iritzi mardul eta sakonak. Ez nun gutxiago itxaro zugandik, Joxe Mari jauna, Biotza erdibiturik daukazula diozu bañan Euskal erriak zure biotz oso osoa bearrezkoa duela uste det. Goimaitasuna nai ta naiezkoa izanik, etxeari begiratu bear zaio lenen eta zure etxean zure antzeko gizenak urri dira.
Zure erriak beso zabal artu zaitu eta zure guraso, senide eta adiskideen ingurnan ere izango zenduke esku-be lan. Barka zaiguzu gaurko gure jakin nai eta egarri au eta beste bateraho ere ortxe izango dituzu zuretzat ZERUKO ARGIA'ko orriak. Eskerrikasko.
IGNACIO BEGIRIZTAIN
Jose Mari Otamendi, bidean tipatutako umeak, beren etxeetara eramanaz.
Otamendi apaiz jauna Ecuador'ko umeen artean. Mixiolaria dijoakienean, auzoko umeak pozik
10