Floresko gizakiaren misterioa argitzen

  • Floresko gizakiak txikitasun marka guztiak apurtu zituen: metro bateko luzera eta garunaren tamaina txinpantze batena zituen. 2003an aurkitu zenean, batzuek espezie berri baten aurrean ginela zioten; beste batzuek, aldiz, gaizki garatutako gizakia zela ziurtatu zuten.
Homo floresiensis
Homo floresiensis
Indonesiako Flores irlako Liang Bua koban 2003ko irailean topatutako hezurdura batzuekin batera hainbat tresna, batez ere ehizarakoak, azaldu ziren. Orduz geroztik bi teoria saiatu dira izaki horien inguruko argibideak ematen. Bataren arabera, orain milioi bat urte Asian bizi izan zen homo erectus-a Indonesiako irletara ailegatu zen itsas maila baxuak zirela-eta, baina uraren maila handitu zenean isolatuta geratu eta berezko eboluzioa izan zuen uhartearen ekosistemara moldatu. Beste teoriaren arabera, esan dugunez, malformazio hutsa baino ez da Floresko gizakia hain txikia izatearen zergatia.

Australiar ikerlari batzuek tiroide-gutxitasunaren alde egin dute Science argitalpenean. Jakina da iodoa eskasa den guneetan erraza dela txikitasunerako joera agertzea; Homo floresiensis espeziean frogatu izan da hala gertatu dela. Dena den, eztabaida bizi-bizirik dago. Floresko gizakia topatu zuen Peter Brown ikerlariak iodoaren hipotesia frogarik gabeko baieztapena dela dio.

100.000 urte atzera izotz puska bati esker

Nevada-ko (AEB) Basamortuen Ikerketarako Zentroko ikerlari Kendrick Taylor-ek zuzendutako ekipoak 3.000 metroko sakonera duen izotzezko zutabea aurkitu du lurpean, eta horietatik 580 metro atera dituzte azalera. Ikerlarien ustez, izotz horrek Lurraren klimaren historiako 100.000 urteko datuak eman ditzake.

Izotzak aire burbuilak harrapatzen ditu, modu horretan historian zehar gertatutako beroaldi, hotzaldi eta abarri buruzko informazioa gordez. Teknika ez da berria, eta hainbat lekutan erabili izan da. Hain izotz zutabe luzea topatu izanak bihurtzen du interesgarri kasu hau.

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude