Kontzentrazio esparruak haur baten ikuspegitik

  • John Boyne ::Pijama marradunaz jantzitako   mutikoa

    Alberdania

    orrialdeak::218

    prezioa ::14€

Pijama marradunaz jantzitako mutikoa
Pijama marradunaz jantzitako mutikoa
Naziek juduekin eta etsaitzat jotzen zituztenekin kontzentrazio esparruetan egindakoak deskribatzerakoan xarma hitza erabiltzea akats larritzat jo daiteke, baina antzeko sentimendua transmititzen du John Boynek idatzi eta Mirentxu Larrañaga Sueskunek euskaratutako nobela honek. Bederatzi urteko mutiko xalo baten eskutik begiztatzen ahal du irakurleak hesi baten atzean bizi diren milaka pertsonaren patu gogorra. Berlinen bizi zen mutiko hori, izugarri maite duen aitarekin, amarekin eta Erremediorik Gabeko Kasua gisa aurkezten duen bere hamabi urteko arrebarekin, harik eta haurraren hizkuntzan Fiera izenarekin ezagutuko dugun gizona etxera afaltzera etorri zitzaien arte. Geroztik, aita oso lan garrantzitsua, gizon berezi-berezi batek egin beharrekoa betetzeko hautatu zuten, eta han joan behar izan zuen familia osoak mutikoak izena ondo ahoskatzen ez zuen etxe berri batera –Autsbiz edo horrelako zerbait–. Soldadu asko bai, baina jolasteko haurrik ez zen han. Eta Brunori ez zitzaion lekua batere gustuko, etxea inguratzen zuen hesiaren beste aldean baso bat eta jende pila zegoela ikusi zuen arte.
Mirentxu Larrañaga sueskun
«Ahanzturak berekin eraman ez dezan sekulan eta betiko»

Zer izan zen John Boynerentzat lan hau?


John Boyne Irlandan jaio zen 1971n, eta Pijama marradunaz jantzitako mutikoa-z gain, beste lau eleberriren egilea da. Baina nik euskaratutako nobelaz ari garela, hura idazterakoan ez zuen askorik uste eduki duen arrakasta lortuko zuenik, ezta hainbeste jende hunkituko zuenik ere. Gutxienez hamazazpi hizkuntzatara itzuli diote, oraingoz. Eta filma ere egin dute liburua oinarri hartuta. Deskribatzeko gaitza da istorioa, liburuaren irakurketa zapuztu baitaiteke. Nik uste dut garrantzitsua dela gaiaz ezertxo jakin gabe irakurlea liburua leitzen hastea.

Idazterakoan izan zituen asmoez, zer dakizu?


Berak ez zuen nobela historiko bat idatzi nahi izan, berez etorri zitzaion istorioaren nondik norakoa, 2004 urteko apirilean gogoan iltzatu zitzaion irudi batetik abiatuta. Iragana gogora ekarri nahi izan du, ahalik eta zintzotasun, freskotasun eta osotasun handienaz. Beste hainbat idazlek, zine-zuzendarik edo margolarik egin bezalatsu, ordukoa biziarazi eta gogorarazi nolabait, ahanzturak berekin eraman ez dezan sekulan eta betiko.

Nazien esku juduek jasan behar izan zutena sarritan gogorarazten zaigu. Zein da lan honen berezitasuna?


Oraingoan bederatzi urteko mutikoaren ikuspegia ageri zaigu historia garaikideko alegia modernotzat jo daitekeen honetan. Historiaz eta irudimenaz baliatu da egilea. Haurraren ikuskera eta bizi erritmo horretatik pertsonaiak arazoaren alderdi ilunak

Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude