argia.eus
INPRIMATU
Hildakoan izango naiz famatua!
  • Jorge Gil Munarriz ::Morrissey (& The Smiths)

    Paper Hotsak

    orrialdeak ::166

    prezioa ::12€

Pilar Iparragirre 2008ko martxoaren 23a
Morrissey & The Smiths
Morrissey & The Smiths
Steven Patrick Morrissey letragile eta kantari irlandar-ingelesa Manchester-en jaio zen, 1959ko maitzaren 22an. Johnny Marr-en melodientzako pertsonarik aproposena izan zen Morrissey gaztea. Bere hitzak eta ahots itxurati, ilun eta minduak Marren musikarekin ederki egin zuten bat. The Smiths taldea sortu zuten elkarrekin 1980ko hamarkadan, munduko proletario xumeen harrotasuna azaldu zuen banda ahaztezina. Pop independentearen bidea landu zuten, Ingalaterrako literaturaren iturririk baztertuenak –Oscar Wilde, Shelagh Delaney edo Edith Sewell besteak beste– biztanlerik apalenen ondarea ere bazirela ulertarazten ahalegindu zen The Smiths, taldekideak betirako banandu ziren arte. Morrissey bere kabuz dabil musikan gaur egun, idazten duen hitz bakoitzarekin bere misterioa sakonduz.