argia.eus
INPRIMATU
“Le Monde Diplomatique” hizkuntzei buruz
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2021eko ekainaren 30a
“Manière de voir” bihilabetekaria argitaratzen du Le Monde Diplomatique hilabetekariak. Otsaila-martxoko 97. zenbakian hizkuntzei heldu die. La bataille des langues (hizkuntzen bataila) izenburua dator azalean. Berariaz zenbaki honetarako idatzitako artikuluak gutxi dira, gehienak lehendik argitaratuak dira. Euskarari zuzenean lotutako artikulurik ez dugu ikusi. Alabaina, tarte zabala egin diote frantsesari eta baita ingelesari ere. Alemana, arabiera, katalana, Quebeceko errealitatea eta Paraguaykoa landu dituzte, besteak beste.