Espainiako Parlamentua, aspaldiko lantokia

  • Gaur bezala atzo, Espainiako Parlamentua ez da etxe arrotza izan euskaldunentzat. Unibertsitateko ikerle talde batek 1876-1939 artean hautetsi izan ziren 317 pertsonaz osatutako biografia hiztegia egin du Europako tradizio historiografikoan inspiratuta.
Espainiako Parlamentua
Espainiako Parlamentua
Madrilera joateko hainbat eta hainbat politikari aukeratu dituzte euskal herritarrek iragan hauteskundeetan. Ez da gauza berria. Espainiako Kongresuak eta Senatuak ia bi mendeko bizitza dute eta Euskal Herriko ordezkariek ongi ezagutzen dituzte hango txokoak. Berriki Diccionario biográfico de los parlamentarios de Vasconia (1876-1939) liburua kaleratu du Eusko Legebiltzarrak, unibertsitateko ikerle talde batek egina. Hiru liburuki eta 2.800 orrialdetan, Hego Euskal Herriko lau probintzietako 317 pertsonaien bizitza politikoa, testuinguru pertsonala eta zirkulu sozio-kulturala aztertu dute. Ikerlana 1808-1876 arteko beste baten jarraipena da, duela hamabost urte argitaratua hura.

Biografia hiztegiek tradizio luzea dute Europan. Estreinakoz Erresuma Batuan osatu zen (The Biographia Britanica...) eta XIX. mendeko Estatu liberalen bultzadaz gainerako herrialdeetan. Frantzian 1933an hasi eta oraindik ez dute bukatu; Espainian, berriz, hasi berriak dira zeregin horretan. Esan liteke bere historia zaintzen duen herri orok sustatu behar lukeela horrelako ondarea. Zentzu horretan, Euskal Herriko parlamentarien hiztegia aurrerapauso itzela da.

Errestaurazio mugatutik errepublika askera

Borboiak Espainiako tronora itzuli zirenean monarkia parlamentarioari hasiera eman zitzaion, 1876ko konstituzioarekin. Diputatuen hautaketa mugatua zen, edonork ezin zuen botoa eman eta hautetsi izateko ere baldintza zorrotzak zeuden –diputatuek ez zuten soldatarik jasotzen, hortik lehenengo traba herritar soilarentzat–. Gainera, 1890 eta 1907ko legeek sistema “kazikista” ziurtatu zuten. Probintziak barruti ezberdinetan osatuta zeuden eta korrelazio politikoaren arabera, agintari liberalek interesatzen zitzaizkien barrutiak sortu zituzten –karlistei kalte egiteko, besteak beste–.

1931n Errepublika ezarri zenean aldaketa ugari egon zen: herriaren subiranotasuna, sufragio unibertsala, “klientelismo” edo itzalkeriarekin akabatzeko neurriak... Baina hori guztia Francok boterea hartzean bertan behera geratu zen.

Atik Zra, lehen eskuko iturriak

Horrelako ikerlan erraldoi baten printzipio nagusienetakoa da lehen eskuko iturriak erabiltzea. Hiztegiaren egileek Espainia eta Euskal Herriko artxibo asko arakatu dituzte –Kongresuko eta Senatuko artxiboak ezinbestean–, eta bibliografia eta hemerografia ugari ere erabili dute Euskal Herriko hautetsien bizitza miatzeko.

Dato, Agirre, Oriol, Irujo, Oreja... Abizen ezagunak daude ikertutako pertsonaien artean. Kuriositate bat: Diputatu bakoitza 2’35 alditan izan zen aukeratua bataz beste, hau da, errepikatu egin zutela. Madrilgo eltzekoa gustatu egin zitzaien antza!

Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude