argia.eus
INPRIMATU
ENAIk 4 milioi euroko aurrekontua
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2008ko martxoaren 17a
Euskararen Nafar Institutuaren aurrekontua izango da hori 2009an. ENAIren gobernu kontseiluak hamabost kide izango ditu –Nafarroako Gobernuko departamentu bakoitzak ordezkari bat izango du–; Carlos Perez Nievas Hezkuntzako kontseilaria izango da lehendakaria, eta ENAIko zuzendari Xabier Azanza lehendakariordea. Nabarmentzekoa da hamabost lagun horien artean Pedro Pegenaute Nafarroako Gobernuko Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusi ohia dagoela, eta Xabier Azanza eta Julen Calvo soilik direla euskaldunak.