argia.eus
INPRIMATU
Basotxok animalia handiekin duen harreman ezberdina
  • A. Ibarra Basañez ::Basotxo

    Erein

    orrialdeak ::22

    prezioa ::4.91€

Pilar Iparragirre 2008ko martxoaren 23a
Basotxo
Basotxo
Arantza Ibarra Basáñezek sortutako Basotxo eta animali handiak kontakizuna etxeko gazteenei zuzendua dago, eta garbi azaltzen du bere protagonistaren tamaina, desagertzen ari den Balea Urdinarekin parekatuz: munduan dagoen animaliarik handiena hogeita hamar Basotxo bezalakoa omen da. Nolanahi ere, Basotxok badaki ondo konpontzen animalia handi batzuekin –lehoiarekin, jirafarekin edo gameluarekin, esate baterako–, baina beldur die krokodiloari, eta arrano handiari, ez baitu haien atzaparretan jausi nahi.