Aitor Zabalgogeazkoa: “Potolo egoteak errespetua irabazteko balio dit”

  • Munduko tokirik arriskutsuenetara –Txetxenia, Somalia, Kolonbia edo Sudan– behin eta berriro bidaiatu zuen, harik eta txiringito-aren zuzendari nagusia izendatu zuten arte. Ez da sendagilea, logista baizik.
Aitor Zabalgogeazkoa
Aitor Zabalgogeazkoa, Mugarik Gabeko Sendagileen zuzendari nagusiaDébora Tenenbaum

Bakearen Nobel Saria eman zizueten duela gutxi. Mugarik Gabeko Sendagileak osatzen duzuenok on-onak zarete ala zuen artean ere badago beti putakumeren bat?


Denetik dago, leku guztietan bezala, baina gure lana eta bizimodua ezagutu ostean putakume gehienak beste leku batzuetara joaten dira.

Nora?


Dirua irabaztera, boterea dastatzera edo bizitza normala egitera.


Logikoa al da logista bat sendagileen nagusia izatea?


Haien lana behar den bezala egin ahal izateko modu logiko bakarra da.


Invisibles
filma egiteak –ahaztutako gatazkei buruzko film labur bilduma– Javier Bardem-en lagun handi bilakatu zaitu. Haren neskalagun berria ezagutzen jada?


Ez dut Pe ezagutzen. Halere biak publikoki zein maiz agertzen diren ikusita, Javierren bikotekidea Fernando Leon de Aranoa dela esango nuke. Hura bai, ondo ezagutzen dut.


Nola konponduko zenuke Osakidetzako gatazka?


LABekoa baino errazago! Ez nago jabetuta Osakidetzan gertatzen denaz, baina entzun dut LABen dimisioak eragin dituela, ezta?

Euskal Herria kolonia al da?


Bai, eta gu geu, euskaldunok, kolonoak.


Baita zu ere?


Momentu honetan Bartzelona okupatzen ari naiz.

Mundu osoan zehar bidaiatu duzu. Non da paradisua?


Kolonbiako kostaldeko Macondo antzeko edozein auzotxotan.


Zer egingo zenuke Afrikan jaio izan bazina?


Lehenik, ez nintzateke zurekin hitz egiten egongo. Bigarrenik, bertan flotadorea erosi eta patera batean ontziratu.


Afrikarentzat ez al dago itxaropenik?


Bai, baina ez datozen urteetarako.


Barkatuko didazu, baina zure figura borobilak goseak dauden ume potoloena dakarkit gogora...


Leku gehienetan errespetua irabazteko balio izaten didan armarik onena da. Ni potolo ikusita denek ulertzen dute pertsona inportantea naizela. Nire barrurako, ordea, lotsa sentitzen dut haiek ez daukatena nik sobera daukadalako.


Jainkoaz badaukazu zerbait esateko?


Bai, baina orain arte ez dut erantzunik jaso.


Galdera ez da “Jainkoari zer esan nahi diozu”, baizik eta “Jainkoari buruz zer daukazu esateko”.


Aiba la ostia! Gauza bera: dirudienez Jainkoak ez duela erantzuten!


Erlijiorik gabe, munduko txiroak hobeto ala okerrago?


Buah, zer nolako galdera... Erlijioarekin txiroak hobeto, dirudienez.


Komunikabideok gehienbat gezurrak esaten ditugu?


Esaten duzuenaren erdia gezurrak dira, eta gainera egiaztatu gabeko gezurrak izaten dira.

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude