argia.eus
INPRIMATU
Neskato baten etxean bizi den fantasmatxoaren istorioa
  • Iñaki Zubeldia ::Xirripin

    Ibaizabal

    orrialdeak ::24

    prezioa ::6.95€

Pilar Iparragirre 2008ko martxoaren 16a
Xirripin
Xirripin
Xirripin, Iñaki Zubeldiak irakurle gazteenentzat idatzi duen istorioaren kontalaria, Begoña neskatoaren etxean bizi den fantasmatxo txiki eta bihurria da. Haur baten hatz txikiko azkazalaren tamaina ere ez du. Bi urte daramatza Begoñaren etxean bizitzen eta neska jatorra iruditzen zaio, baina azken boladan haserre antzean sumatzen du berarekin. Zergatik? Neskatoak lo hartu nahi duenean, Xirripinek kilimak egiten dizkiolako. Orduan Begoñak azkurea sentitzen du, ezin du lorik egin eta sumindu egiten da.