Denbora batez isil antzean egon zarete, eta Euskal Herrian behintzat gutxiago jo duzue.
Taldea sortu genuenetik ez diogu inoiz jotzeari utzi, baina egia da aspaldian Euskal Herritik kanpo asko ibili garela. Dena dela, ez daukagu astebururo eta edozein lekutan jotzeko ohiturarik. Horrez gain, azken aldian laugarren diskoko kantuak idazten ibili gara, eta apirilean sartuko gara estudioan.
Zuekin sexua eta rock-and-rolla ziurtatuta daude. Zer da ikusleei eman nahi diezuena?
Rock-and-rolla %50ean da musika eta %50ean ikuskizuna. Hori oso argi daukagu. Saiatzen gara zuzenean oso gogor aritzen, eta zirikatzen. Ikusleak ez daitezela hotz gelditu. Hamar lagun egon arren, guztia ematen dugu beti.
Mitoa da rock-and-roll taldeetako musikariek, are gehiago zuek, asko ligatzen dutela?
Ni ahalegintzen naiz nire bizitza eta taldea bereizten, baina egia da gure kasuan behintzat aukera asko izaten ditugula.
Kantu hauek orain artekoek baino abiadura txikiagoa dute; eta hitzak ere samurragoak dira. Aldatzen ari zarete?
Egia esanda, kantu hauek lau bat urte dituzte. Hirugarren diskotik kanpo gelditu ziren, eta bereiztutako single batean kaleratzeko ideia geneukan, ez direlako taldearen betiko patroikoak. Hala ere, lasai, hurrengo diskoan ere itzelezko abiaduran jotako kantuak egongo dira.
Diskoa oso garbi entzuten da, baina zuzenean nahiko soinu zikin eta gordina izaten duzue…
Bai, egia da. Zuzenekoetan garrantzi handiagoa ematen diogu ahalik eta indartsuen eta azkarren jotzeari, horrek soinua kaltetu dezakeen arren.
Hitz hauetan sexua barra-barra dago, baina ez dira hain esplizituak, erromantikoagoak dira. Bizipenak dira, fantasiak?
Beno. Donostiako Burdinezko zubiko txaperoak, putetxeak eta musak ditugu berbagai. Denetik dago: bizi izandakoak, fantasiak eta zinema porno zein klasikotik hartutako gauzak.