Sexuaz gogor rockeatzeko nahia

  • Discípulos de Dionisos, Txorlitohead ::Sírvase muy frío, sírvase muy caliente

    Música Autónoma Boring old fart

    iraupena :: 19’00’’

    prezioa ::14€

Sirvase muy frío, sírvase muy caliente
Sirvase muy frío, sírvase muy caliente
Donostiako Discípulos de Dionisos eta Txorlitohead taldeek entsegu lokal bera dute, eta punk-rocka dute gustuko biek. Sexua oinarri hartuta –Discípulosekin ezinbestekoa da– hiruna kantuko lana egitea proposatu zieten Txorlitokoek dionisoarrei; eta Música Autónoma eta Boring Old Fartek binilozko picture disc dotorean batu dituzte biak. Beteranoenek, Discípulosek, ohituta gaituzten baino kantu lasaiagoak idatzi dituzte: punk-rocka, rock-and-rolla eta melodia, gitarra garbiekin borobilduta; Vincent Von Reverb-en glam kutsua daukan Tú sabes moverte bien kantuarekin ausartu dira gainera. Txorlitohead taldekoek, berriz, Lemmy miresten dute, eta punk-rock eta hard-rock makarra batzen diren bidegurutzean daude, oso gitarra indartsuekin tinko. Hala, sahiestezina da Señor No taldeko Xabi Garre gogora ekartzea.
Discipulos de Dionisos
Gu ikusten hamar lagun egon arren, dena ematen dugu beti

Denbora batez isil antzean egon zarete, eta Euskal Herrian behintzat gutxiago jo duzue.


Taldea sortu genuenetik ez diogu inoiz jotzeari utzi, baina egia da aspaldian Euskal Herritik kanpo asko ibili garela. Dena dela, ez daukagu astebururo eta edozein lekutan jotzeko ohiturarik. Horrez gain, azken aldian laugarren diskoko kantuak idazten ibili gara, eta apirilean sartuko gara estudioan.

Zuekin sexua eta rock-and-rolla ziurtatuta daude. Zer da ikusleei eman nahi diezuena?


Rock-and-rolla %50ean da musika eta %50ean ikuskizuna. Hori oso argi daukagu. Saiatzen gara zuzenean oso gogor aritzen, eta zirikatzen. Ikusleak ez daitezela hotz gelditu. Hamar lagun egon arren, guztia ematen dugu beti.

Mitoa da rock-and-roll taldeetako musikariek, are gehiago zuek, asko ligatzen dutela?

Ni ahalegintzen naiz nire bizitza eta taldea bereizten, baina egia da gure kasuan behintzat aukera asko izaten ditugula.


Kantu hauek orain artekoek baino abiadura txikiagoa dute; eta hitzak ere samurragoak dira. Aldatzen ari zarete?


Egia esanda, kantu hauek lau bat urte dituzte. Hirugarren diskotik kanpo gelditu ziren, eta bereiztutako single batean kaleratzeko ideia geneukan, ez direlako taldearen betiko patroikoak. Hala ere, lasai, hurrengo diskoan ere itzelezko abiaduran jotako kantuak egongo dira.

Diskoa oso garbi entzuten da, baina zuzenean nahiko soinu zikin eta gordina izaten duzue…


Bai, egia da. Zuzenekoetan garrantzi handiagoa ematen diogu ahalik eta indartsuen eta azkarren jotzeari, horrek soinua kaltetu dezakeen arren.

Hitz hauetan sexua barra-barra dago, baina ez dira hain esplizituak, erromantikoagoak dira. Bizipenak dira, fantasiak?


Beno. Donostiako Burdinezko zubiko txaperoak, putetxeak eta musak ditugu berbagai. Denetik dago: bizi izandakoak, fantasiak eta zinema porno zein klasikotik hartutako gauzak.

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude