argia.eus
INPRIMATU
“Bikain” ziurtagiria eskuratzeko prozesua abian da
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2021eko ekainaren 30a
Bikain ziurtagiria Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Euskalit fundazioak landu dute. Esparru sozioekonomikoko enpresa eta erakundeentzako ziurtagiria eskuratzeko epea ireki dute martxoaren 31 artean (www.euskalit.net/bikain). Hiru motako ziurtagiriak eskatu ahal izango dituzte, konpromiso mailaren arabera: beltza, zilarrezkoa ala urrezkoa.