Andoaingo Udalak eta Irungo Bloody Mary dendak Basterock Gauak ekimena antolatu dute. Zuzeneko hainbat kontzertuk osatuko dute egitaraua. Andoaingo Bastero aretoan izango dira guztiak: Deke Dickerson & Crazy Joe (martxoaren 18an), King Khan & His Shrines (apirilaren 4an), Subsonics eta Tiger!Tiger! (maiatzaren 16an) eta Hi-Risers (ekainaren 6an). Bestalde, ekainaren 21ean jaialdia egingo da Andoaingo Nafarroa Enparantzan. AEBetako hainbat taldek, Maharajas suediarrek, Las Membranas kataluniarrek eta Lisabö irundarrek parte hartuko dute jaialdian.