argia.eus
INPRIMATU
Bahea
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2008ko martxoaren 12a

Juan Uriagereka hizkuntzalariak El Correon esanak: "7.000 hizkuntza inguru daude, baina batzuk galtzen ari gara. Biodibertsitatearen galeraren pareko tragedia bizitzen ari gara, eta zer egin dezakegun ez dago argi. Apustu baliagarri bakarra eleaniztasuna da (...) Lau edo bost hizkuntza hitz egitea izan beharko litzateke normalena. Ez dago filologoa izan beharrik. Ni Galizian hezi ninduten. Galegoa izan zen nire lehenengo hizkuntza, gaztelera eskolan ikasi nuen, ondoren ingelesa, eta alemanez eta euskaraz ere gutxi gorabehera moldatzen naiz".