“Ez zait poltrona batean nagoela sentitzea gustatzen”

  • Istripu batengatik dantza utzi behar izan zuenean, “beti geratuko zaizu Paris” esan zioten ETBtik. Orain berak ematen die Pariseko albisteei paso, ETBri beti geratuko zaiolako Bilbao.
Vanessa Sanchez
Vanessa Sanchez dantzari ohiaIñigo Azkona

Dantzaria, korrespontsal autonomoa... Zuri prekarietatea gustatu egiten zaizu!


Bietan egunetik egunera bizi zara. Hor egon behar duzu edozein momentutan, beti edozer egiteko prest. Biziraupen aukeratua da.

Hegoaldean Paris zenbat inporta zaizuen ikusita...


Madrilgo errealitatetik Parisekotik baino askoz gertuago gaude. Mugarri sentimentalak hor daude, baina asteburu pasa Madrilera joan eta ez gara konturatzen muga horiek zeharkatu ditugunik.


Baina niretzat gobernu zentrala Eliseoan dago!


Iparraldea han urrutian dagoen beste leku bat da Teleberrian. Nik gaztelaniaz hitz egiten dudanez, gobernu zentrala esaten dudanean ez dago zalantzarik Madrilgo Gobernuaz ari naizela.


Etxekoa urruti eta Estatu Batuetako hauteskundeak baita zopan ere!


Oso zaila eta mingarria izan daiteke zure etxeko arazoei aurre egitea. Beti da errazagoa auzokoari buruz hitz egitea zure zikinkeria mugitzen hastea baino.


Ez esan hori saihesten duzuenik...


Ez dakit horretarako borondaterik dagoen. Notiziak badaude baina agian ez dago bilatzeko gogorik, lantzeko energiarik. Lan baldintzak ere...

Alegia, askoz errazagoa dela euskal monotemari buruz hitz egitea.


Betiko kontuarekin jarraitzeko interesa dago. Politikoentzat errazena da, guretzat ere bai. Baina jendea aspertuta dago, eta egunen batean hori audientzietan nabaritu daiteke. Zergatik dauka Tele5-k hainbesteko arrakasta Euskal Herrian?

Larunbat arratsaldetan pilota ematen dutelako?


Jendeak ez du politikarik nahi. Nahiago ditu haragia, odola, kolpeak...

Hori komunikabideek gezur asko esaten dituztelako da...


Komunikabide bakoitzak nahi duena argitaratzen du. Komunikabide batean ez bada zerbaiti buruz hitz egiten albokoak aipatzen du. Aniztasun horretan dago munduan gertatzen dena.

Sartuiozu hori tiro hotsen gainetik mintzo den korrespontsalari...


Platoko bizioetan sartzen zarenean ahazten duzu zer den kalean lan egitea. Eta alderantziz. Orain, ezberdin egingo nuke korrespontsal lana, aurkezleengan gehiago pentsatuko nuke.


Jakina, aurkezleak ere ez dira betiko izaten eta...


Ez zait poltrona batean nagoela sentitzea gustatzen. Azkenean, zure buruarekin aspertzeko arriskua daukazu, eta hori litzateke okerrena, besteak aspertzen bukatzen duzulako.

Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude