Txakur zaharrak, sormen askean

  • Inoren Ero Ni ::Gronhölm

    Bidehuts

    iraupena ::18’12’’

    prezioa ::10€

Inoren Ero Ni diskoa
Inoren Ero Ni taldearen 'Gronhölm' diskoa
Bap! desagertu zenetik hango taldekideek izan duten talde berezkoena da Inoren Ero Ni. 2004an lehen diskoa kaleratu zuten Metak-ekin eta hainbat kontzertu eman ostean, teloia bota eta beste talde batzuetan murgildu ziren. Orain bueltan dira Bidehuts diskoetxearen eskutik bi euskarritan argitaratu duten bost abestiko mini-LP-CDarekin. IEN sortzean post-hardcorearen ozeano zabalean itsasoratu ziren eta Bap!, Portobello Bones eta Shellac-en korronteetatik hurbil zeuden. Baina beren korronteari jarraituta, urrunago doan emaitza ekarri dute oraingoan. Sustraiak erabat galdu gabe, melodikoagoak eta irekiagoak dira disko honetako kantuak, nahiz eta erritmo bizi eta aldakorrak eta gitarra ilunak bereziak izan. Taldearen oraina eta geroa idatzita ez daudenez, Marianok Drake ordezkatu du baxuan, eta mafiaren gaineko balada urratua interpretatu dute.
Inoren ero ni
«Ideiak antolatzerakoan ez dugu bidea aurreikusten»

Erritmoekin asko jolasten duzue. Zuen bereizgarri nagusietakoa da?


Bai. Baina, beste modu batean ikusi nahiko nuke: Mikel da jolasten dena, bera gurekin jolasten da eta alderantziz. Guztia jaio eta hiltzen da baketetan. Nik esango nuke Mikel dela taldearen bereizgarria, ikuskizun hutsa da.

Orain bestelako estiloa landu arren, zuen aurreko diskoan mini-LP honetan baino Bap!-en arrasto handiagoa antzeman nuen. Orain, gehiago urruntzen zaretela esango nuke.


Ados nago, baina ñabardura batzuekin. Ideiak antolatzerakoan ez daukagu bidea aurreikusita. Itsasontzira igo ginenean ez genuen portu jakin batera heldu nahi. Bidaia gozatzea da helburua: kamarotea bete, itsasoa egoera onean eta gauza berriak ezagutzeko grina. Osagarri horiek guztiak aldean daramatzagu eta haizearen norabidean jarraitzen dugu. Batzuetan, inoiz atrakatu dugun porturen bat aurkitu izan dugu, baina beste batzuetan lurretik asko urruntzen gara. Ez dago aldez aurreko asmorik.

Estreinako diskoa kaleratu zenutenetik lauzpabost urte pasa dira, eta talde gehiago dituzue. Inoren Ero Ni ez da zuen lehentasuna?


Bai, gure lehentasuna da. Baina gauza bakoitzak bere unea eta tokia dauka. Horrela, guztia politagoa eta erakargarriagoa da, antsietate gabe eta su txikian egina. Nire kasuan, ditudan talde guztiek osotasuna egiten dute.

Zer esanahi dauka palindromoen gaineko zuen zaletasunak?


Ez dakit nondik datorren, baina asko gustatzen zaizkigu hitz eta zenbakien jokoak ordena aldatuz eta emaitzak eraldatuz. Batzutan berdin ikusten dira, ispiluen moduan. Guztiak zehatza dirudi, baina bada ñabardura bat: ezkertia eskuma da, eta alderantziz. Non dago Gronhölm, ametsak hasten diren lekuan, metodoan? Grabatzen ari ginela filma ikusi genuen, izugarri gustatu zitzaigun eta metodoa edozertarako komodin bihurtu zen. Eta ametsa ere bada.

Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude