'Oz-eko aztia' umeentzat

  • Jasone Turumbay, Conchi Maoño ::Oz-eko Aztia

    Erein

    orrialdeak ::88

    prezioa ::10.50€

Oz-eko aztia
Oz-eko aztia
Jasone Turumbayk moldatu du 10 eta 12 urte bitarteko haurrentzat L. Frank Baum-en Oz-eko aztia nobela. Liburuko marrazkiak berriz, Conchi Maoñok eginak dira. Urte asko dira Jasone Turumbay umeekin antzerki lanetan ari dela, eta dioenez harrigarria da haurrak antzerkia egiteko duten jarrera eta gaitasuna. Ondorioz, egindako lanak bakoitzari dagokion heldutasun mailara egokitzeko beharra aurkitu du. Testuak adin zehatz batzuetako umeekin lantzeko asmoz idazten badira ere, beti saiatu beharko litzateke idazlea aukeraketak egiten, haur bakoitzaren hizkuntzaren ezagupenean arreta jarriz, adinari bakarrik kasu egin ordez. Liburu honek antzezlanerako lan tresna baliagarri eta erabilgarria izateko asmoa du.

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude