argia.eus
INPRIMATU
Jean Haritschelharri egindako omenaldia
  • Batzuen artean ::Iker-21

    Euskaltzaindia

    orrialdeak ::800

    prezioa ::20€

Pilar Iparragirre 2008ko martxoaren 09a
Iker-21
Iker-21
Belaunaldi eta zeregin desberdinetako kideak dira Jean Haritschelhar-i omenaldia liburuaren egileak. Euskaltzaindiako kideen omena eta aipamena bildu nahi izan du Iker bildumako 21. zenbakiak. Agertzen dituen gaien artean, Haritschelharrek gehien maite dituenetako batzuk: euskal literatura, historia, pilota, euskara, euskal klasikoak... Beñat Oyharçabalek bildu du Haritschelarrek idatzitako lan gehienen bibliografia. Hasieran euskaltzain oso izan zen Haritschelhar; gero euskaltzainburuorde, eta ondoren euskaltzainburu, duela gutxi arte. Baigorrin jaiotako letra gizona, Euskaltzaindiaren historian Akademiaren gobernamenduan denbora gehien iraun duen pertsona da.