argia.eus
INPRIMATU
Europeada 2008
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2008ko martxoaren 05
Lehen aldiz antolatu dute Europako nazio gutxituen Futbol Txapelketa Suitzan. Maiatzaren 31tik ekainaren 7ra izango da eta hogei futbol ekipo bost taldetan banatuta daude otsailaren 13az geroztik. Finala Suitzako Chiur herrian izango da ekainaren 7an. Besteren artean Europako Nazioen Batasun Federalak (FUEN) antolatu du txapelketa eta hain justu Eurokopa 2008 hasi baino lehenxeago egingo dute jendearen arreta nazio eta hizkuntza gutxituetara bideratu asmoz.