HPSk Euskal Autonomia Erkidegoan hizkuntza-paisaiari buruz 2006 eta 2007an egindako azterketa aurkeztu du. Honakoak dira ondorioetako batzuk: euskararen erabilera dezente handiagoa da eremu publikoan eremu pribatuan baino. Bi eremuetan, euskararen presentzia handiagoa da idatziz ahoz baino. Administrazioen artean eta jarduera sektoreen artean ere alde esanguratsuak daude. Esaterako, euskararen erabilera handiagoa da Eusko Jaurlaritzako administrazio nagusian Espainiako Estatuko administrazioaren menpe dauden establezimenduetan baino.