argia.eus
INPRIMATU
CAF-Elhuyar sariak banatu dira
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2008ko martxoaren 05a
Dibulgazio zientifikoa jomuga duten sarien artean lehenengoa Aitor Urbietak irabazi du Etxetresnek gustukoago dute jazza jotzea sinfonia jotzea baino izeneko lanarekin. Bigarren saria jaso du Jon Azkargortaren Ilargiaren alde ezkutua lanak. Lide Aristegiren Egur hila, erreka bizia lanarentzat izan da hirugarren saria. Gazteentzako sari berezia Xabier Artaetxeberriak irabazi du, eta dibulgazio liburua idazteko 5.000 euroko saria Javier Los Arcosentzat izan da, Fisika eta metafisika izeneko proiektuarengatik.