Arrastoak

Marinus Van der Lubbe
Marinus Van der Lubbe-ren epaiketa

Marinus Van Der Lubbe absolbitu du Alemanian eman berri den epai batek. Praktikan sententziak ez du inolako zentzurik, holandar gaztea 1934an exekutatu baitzuten, 24 urte zituela. Sinbolikoki, ordea, badu garrantzia. Duela 75 urte, 1933 otsailaren 27an, Berlingo Reichstag-ek su hartu zuen. Kasualitate hutsez, Van Der Lubbe inguruan zebilen eta holandar gaztea jaioterrian alderdi komunistarekin harremanetan egon zela deskubritu zuten naziek; errudun perfektua zen. Egun, oraindik ez dago garbi sutearen jatorria, baina zalantzarik ez da Hitlerrek etekin handia atera ziola. Salbuespen-egoera ezartzeko aitzakia izan zen, eta hura pauso handia zen Hitlerren asmoek aurrera egin zezaten.

 

ASTEKARIA
2008ko martxoaren 09a
Azoka
Azkenak
Uztailean hasi nahi du Erresuma Batuak migratzaileak Ruandara deportatzen

Rishi Sunak lehen ministroak jakinarazi du deportaziorako "baliabideak" prest dituela "legez kanpoko migratzaileak" kanporatzeko. Auzia etenda dago Auzitegi Gorenaren erabaki baten eraginez, baina parlamentuak Sunaken lege bat onartu berri du horren gainetik... [+]


Eguneraketa berriak daude