Eusko Ikaskuntzak Euskal Herrian emakumeek egindako eta emakumeen inguruan sortutako azterlanak ardatz izango dituen Andresare webgunea (http://andresare.eusko-ikaskuntza.org) jarri du abian. Feminismoaren eta generoaren alorreko eduki ugari jasoko du, lauzpabost ataletan banatuta. Hainbat emakumeren (historialarien, ikertzaileen...) biografia eta curriculumak, dokumentuak, albisteak, agenda eta loturak bilduko ditu, besteak beste.