argia.eus
INPRIMATU
Adierazpenak
Jon Torner Zabala @jtorner 2008ko martxoaren 05

Lourdes Mendez arte antropologoak Berrian: "Oraindik ez zaio emakume artista bakar bati ere aitortu mugimendu edo korronte artistiko baten aitzindari izatea eta jarraitzaileak edukitzea. Eta badago halakorik egin duenik. Behar-beharrezkoa da emakume artistek egin duten lanarekin osatzea artearen historia, benetan artearen historia izango bada".

 

Asier Hormaza aktoreak Diario de Noticias de Alavan: "Ziur naiz Bardem bezain aktore onak badirela, baina inoiz ez dutela Oscar bat irabazteko aukerarik izango, ez daudelako merkatu batean, industria batean. Lanbide honetan guztia erlatiboa dela ikasten duzu. Guztia ez dago kateatuta. Prest izatea, zure lana ahalik eta ondoen egitea eta ez obsesionatzea da gakoa. Ni inoiz ez naiz Madrilera joatearekin edo hau ala hori egitearekin obsesionatu. Egiten dudanarekin zoriontsu naiz eta gauzak iristen diren neurrian iritsiko dira".

 
 

Xabier Alberdi historialariak Garan: "Jakintza ondare bezala hartzen badugu, gu analfabeto hutsak gara, gureari buruz oso gutxi dakigu-eta. Egoera hau herri honetan dugun egoeraren ondare ere bada, hala ere; frankismoa hortxe dugu... Gauza asko geratu da bidean. Euskal Herrian ondare artistiko ugari dugu; ez dugu Versalles bezalako jauregirik, baina herri askotan garai hartako ondare diren jauregi txikiak daude. Loiolako Basilika Vatikano txiki bat da eta haien [Elkano eta Urdaneta bezalako itsasgizonen] lanari zor diogu hein batean".