argia.eus
INPRIMATU
Espazioak aldatzeko erak
  • Batzuen artean ::Zehar

    Arteleku, Gipuzkoako Foru Aldundia

    orrialdeak ::144


Pilar Iparragirre 2008ko martxoaren 02a
Zehar
Zehar

Artelekuk euskaraz eta gaztelaniaz plazaratzen duen Zehar aldizkariak honako gaiak dakartza 62. zenbakian: Maider Zilbetik Saskia Sassen soziologoari globalizazioaren inguruan egin dion elkarrizketa; Londresko Institute of Contemporary Arts-ek antolatutako Memorial to Irak War egitasmorako Tony Chakar-ek idatzitako Gerra Monumentu ezinezkoa: Hilotz bat tirokatzea hilketa jotzen al da? (sic); espazioaren irudikapenaren inguruan Carme Nogueirak osatutako Zenbait leku-mapa; Apolonija Sustersic-ek idatzitako Hondamendia berrantolatzen; Bilboko Arte Ederretako Museoan Kiss Kiss Bang, 45 años de arte y feminismo lemapean antolatutako erakusketaz Mª Jose Belbel Bullejosek eskaintzen duen Spivak v-z idazten da lana eta Chúpame el código 2.0. Ciberfeminismo en tiempos de guerra artikulua.