Erantzita, jakina

  • Hemengo zuhaitz gehienak hostaila bota eta neguko loaldian sartzen direla, zioen lagun batek, urteko arropa eranzten ari ziren pagadi eta hariztiei begira harrituta zegoen beste lagun bati. Brasildik etorri berria da beste hau eta bera bizi deneko hartan zuhaitzak ez omen dira eranzten. Han ere hemengo moduan ogia ez da eguzkitan erretzen eta bestetxeko ogia gozoago: sekula santan ezagutu gabeko zuhaitzen metamorfosi berria ikaragarri gustatu zitzaion. Giroak behartutako atsedenaldia, indarberritzea, lanartea, etentxoa... denetatik esan nien lagunei; ez dut, ordea, oraindik landareen negua zer den azaltzeko adinako talenturik. Loaldia baina ez, landareak ez daude lo, ezta gorrienetan ere.
Hurritza
Hurritza
Aldamenean genuen idi parearen gainean hurritz zurietakoa, nahiz urritz makiletarako nahiz akuilutarakoetakoa, erantzita, lore laruz lepo, apain-apain jantzia. Aurrekoan, bakoitzak berrogeina milioi polen ale ekoizten dituztela esaten nizun gerba zintzilikarioz gainezka, dariola, katuileko hego haize aluita sufreztatu eta su-txakurtzeraino. Polen ale hegalaria, hegoaren beroak puztu eta harrotuta urrutira, arrunt urrutira, iritsi daiteke; azpian gaituenona ez den beste esku batek, nahiz lepatzeko aizkora nahiz urritz makila, ederto dantzatuko dituenaren gaiak emango dituen beste hurritz batenganaino. Haizeari muturra erakusten diote honoko hurritz honen lore emeek, adarretan, hanka hemenka, okasiorako propio ireki dituen begi loditxo pinportatuen punttaren punttan. Lorea bera pinportaren gozoan datza, soilik lore-orratz gorri-gorriak haizea hartzera aterata. Haizea haizeago eta lorea harroago, kitzikatuago, gorria goriago, bilintzi-balantzaren zilipurdian uztarriaren gaineko hurritzaren polen pasea loditu eta aleren bat gorriaren biskan itsatsi zain, hego-dantzan jokatzeko egokieran. Erantzita egiteko lan hobea! Ez behintzat loaldian! Gero gerokoak, hostoz ederki jantzita babestu, hazi eta heziko dituen fruituak eta haziak eta bi hurritzen kastako ondorengo hibridoak.
 
Zera izango da gero negua loaldia! Urtea joan, urtea etorri lan kontuzkoenari hel eta buru betetzeko sasoia bai!

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude