Horrela egiten dute amets emakumeek
AEBetan, 1903an jaio zen Katherine Kressmann, literatur munduan Kressmann Taylor izenarekin ezagutzera emango zen idazlea. Publizista izateaz gainera, hainbat kazetatan idatzi zuen. 1938an, Ezezaguna helbide honetan bere lanik sonatuena kaleratu zuen. Liburu honetan berriz, hainbat aldizkaritan agertutako bost narrazio bildu eta euskaratu ditu Joxan Elosegik. Alberdania argitaletxearen eskutik plazaratu da Horrela egiten dute emakumeek amets. Bost ipuin horietatik lauk emakumeak dituzte protagonista, eta azkenekoak gizon bat. Harriet, Anna, Anderea, Elli Pearl eta Rupe Gittle dira ipuinen izenak. Guztietan azpimarratzen da adin ezberdinetako pertsonek dituzten ametsen era bateko edo besteko porrota, eta gizakien arteko harremanen ankerkeria.