Dagoeneko bi disko dituzue eta ez zarete ase. Zeren gose zarete?
Gauza askotaz: abestiak egiteaz, jotzeaz… Eta egunkarietan eskeletan ez daudenez gain beste asko hiltzeko gogoa daukagu.
"Tradizioa ez dena gozamena da" askotan ahotan duzue.
Orain dela asko esan zuen Ruper Ordorikak Gasteizen kontzertu batean, eta arrazoia dauka: arriskatzea, zerbait aldatzea beti da gozamena. Hori da aurrera egiteko modua, tradizioa apurtzea.
"Zuen borroka guztia, hildako guztiak, azkenean etsaien eskutik jateko". Nolako esperientzia izan zen abesti hori idaztea?
Hori da pentsatzen dudana izebak Gerrako bizipenak kontatu ostean. Oraingoa demokrazia dela esaten digute eta guk sinistu. Iraganean borrokatu zuten guztiek zeharo lotsatuta egon behar dute gaur egungo gizartea ikusita.
Gose, Hey boy, Mantis atea… Bueltan da euskal matriarkatua?
Neska batek
Hey boy moduko kantua abesteak jendea zur eta lur uzten du. Probokazio hori bilatu nahi genuen. Mutil batek hori abestuko balu, ez zen ezer gertatuko. Baina Inesek hori abesten du, trikitia eskegita eta euskaraz… Mauriziak ere antzekoak abesten zituen, oso errebeldea zen.
Gose talde feministatzat har dezakegu?
Ez. Berdintasunaren aldekoa. Feminismoa eta matxismoa, biak gorroto ditugu; helburua da parera egotea. Baina izugarrizko amorrua ematen digu gazteak halako abestiekin harritzeak.
"Ni naiz plazera eta mina". Halakoa da Gose? Sentsuala, goxoa, xuxurlaria eta gordina, apurtzailea eta mingarria?
Gozamena eta mina oso antzekoak dira, ezta? Jokoaren parte dira. Gose gose da. Ez duzue Des-Kontrolek adina saltzen, ezta? Ez! Guk saltzea baino, bat baino gehiago harrituta uztea lortu dugu, trikitiarekin halako gauzak egiten. Izan ere, trikitiaren booma gertatu zenean pop-arekin egin zuten, baina aspalditik trikitiak beste buelta bat behar zuen.