Probokazioa tradizioaren gainetik

  • Gose ::Gose II

    Baga Biga

    iraupena ::42´54´´

    prezioa ::10.95€

Gose taldearen disko berriaren azala
Gose taldearen disko berriaren azala
Arrasateko hirukoteak ez du inor hotz uzten, probokatu egiten dute, eta hori da beraien lorpen handiena: horretarako, trikitia erabiltzen dute, Inesek kantatzeko era berezia dauka, sexuaren gaineko testu ausartak abesten dituzte, eta formazio bitxia da. Mauriziaren espiritu errebeldea aldarrikatuta eta punk jarrera gaurkotuta, bestelako soinuak lortzen saiatzen dira. Ordenagailua gailu punk eta askeena dela diote eta trikitiaren doinuekin ezkontzen aritzen dira Maixa, Gothan Project, Etzakit edota jazz latindarra sar daitezkeen lapiko sentsual eta mingarriaren barruan. Are gehiago, gai horietatik kanpo Celestino Uriarte iraultzailearen omenezko kantua idazteko –Amets gorrien taupadak liburuaren harira– tartea ere hartu dute, baita Hertzainak-en Hil ezazu aita egokitzeko ere.
Gose
«Trikitiak aspalditik beste buelta bat behar zuen»

Dagoeneko bi disko dituzue eta ez zarete ase. Zeren gose zarete?


Gauza askotaz: abestiak egiteaz, jotzeaz… Eta egunkarietan eskeletan ez daudenez gain beste asko hiltzeko gogoa daukagu.

"Tradizioa ez dena gozamena da" askotan ahotan duzue.


Orain dela asko esan zuen Ruper Ordorikak Gasteizen kontzertu batean, eta arrazoia dauka: arriskatzea, zerbait aldatzea beti da gozamena. Hori da aurrera egiteko modua, tradizioa apurtzea.

"Zuen borroka guztia, hildako guztiak, azkenean etsaien eskutik jateko". Nolako esperientzia izan zen abesti hori idaztea?


Hori da pentsatzen dudana izebak Gerrako bizipenak kontatu ostean. Oraingoa demokrazia dela esaten digute eta guk sinistu. Iraganean borrokatu zuten guztiek zeharo lotsatuta egon behar dute gaur egungo gizartea ikusita.

Gose, Hey boy, Mantis atea… Bueltan da euskal matriarkatua?


Neska batek Hey boy moduko kantua abesteak jendea zur eta lur uzten du. Probokazio hori bilatu nahi genuen. Mutil batek hori abestuko balu, ez zen ezer gertatuko. Baina Inesek hori abesten du, trikitia eskegita eta euskaraz… Mauriziak ere antzekoak abesten zituen, oso errebeldea zen.

Gose talde feministatzat har dezakegu?


Ez. Berdintasunaren aldekoa. Feminismoa eta matxismoa, biak gorroto ditugu; helburua da parera egotea. Baina izugarrizko amorrua ematen digu gazteak halako abestiekin harritzeak.

"Ni naiz plazera eta mina". Halakoa da Gose? Sentsuala, goxoa, xuxurlaria eta gordina, apurtzailea eta mingarria?


Gozamena eta mina oso antzekoak dira, ezta? Jokoaren parte dira. Gose gose da. Ez duzue Des-Kontrolek adina saltzen, ezta? Ez! Guk saltzea baino, bat baino gehiago harrituta uztea lortu dugu, trikitiarekin halako gauzak egiten. Izan ere, trikitiaren booma gertatu zenean pop-arekin egin zuten, baina aspalditik trikitiak beste buelta bat behar zuen.

Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude