argia.eus
INPRIMATU
Gertaera hutsal baten 99 bariazio
  • Raymond Queneau ::Estilo-ariketak

    Igela

    orrialdeak::158

    prezioa ::15€. CDa 5 €

Pilar Iparragirre 2008ko martxoaren 02a
Estilo-ariketak.
Estilo-ariketak.
Igela argitaletxeak 2006an plazaratu zuen Raymond Quenauren Estilo-ariketak liburua euskaraz eta frantsesez. Xabier Olarrak egindako euskarazko itzulpena berrargitaratu dute orain, frantsesezko testurik gabe. Autobus bateko gertaera hutsal bat 99 era ezberdinetan kontatzeko idazle frantziarrak eginiko ahalegina jasotzen du liburuak: bidaiari barregarri samar batek aldamenean daukan beste bidaiari batekin duen istilua eta handik gutxira jasango duen gaitzespena da liburuaren muina; hiru literatur genero nagusietan kontatua dago, era epikoan, lirikoan eta dramatikoan. Bestalde, Igelak kaleratutako berrargitalpenarekin batera Mireia Gabilondok, Carlos Zabalak, Eneko Olasagastik, Ramon Agirrek eta Olatz Beobidek eginiko testuen irakurketa jasotzen duen CDa dator.