Bai baina ez baina bai
Berrehundik gora orrialde ditu Pasqual Alapont idazleak katalanez idatzi zuen nobela honek. Elkar argitaletxeak Antton Olanoren itzulpenari esker euskaraz kaleratu du Bai baina ez baina bai. Irakurle gazteenei ez zaie damutuko berau irakurtzea, hain da umoretsua. Hamalau koma sei urteko mutila da kontalaria. Bere ikasgelakoekin ikasturte-amaierako bidaia egitera doa Mallorcara. Non dago arazoa? Bere bihotzeko azukre koxkorra nola erakarri, eta behin hura lortuta nola jokatu: lehen neska-laguna du, berak ordaindu behar ote dizkio fakturak? Maizago garbitu behar ote ditu hortzak? Edo, ur sakonetan sartuta, zer ikusteko du zakilaren luzerak homosexuala izatearekin?.