argia.eus
INPRIMATU
Bahea
2008ko otsailaren 27a

Aitor Aranak Berrian esanak: "Askotan entzuten diegu Nafarroan agintariei euskara batua kanpoko gauza dela, artifizialkeria, Gipuzkoatik ekarria. Eta, ez, euskara batua oso ondo eginda dago, jende zentzudunak egin zuen. Erdiguneko hizkerak erabiliz sortu zen euskara batua. Eta erdigunean dago, bete-betean, Nafarroa Garaia. (...) Hemen, hainbat sasijakintsuk esan izan dute Iruñean ez dela euskaraz egin. Hori gezurra da. Eta, gainera, nire pozerako, bertako euskalkia gaur egungo euskara batuaren oso antzekoa da".

 

Maria Jose Azurmendik elebitasunaz Diario de Noticiasen esanak: "... euren artean geroz eta asimetria handiagoa dagoen heinean; statusari, botere mailari edota hiztun kopuruari dagokionez bien arteko aldea geroz eta handiagoa den heinean, hizkuntza txikiaren alde lan handiagoa egin beharko da. Helburua ahalik eta berdintasun handiena, elebitasun edo eleaniztasun ahalik eta orekatuena lortzea bada, hizkuntza txikiena indartu behar da, nagusiena beti emango delako. Erantzukizuna azken horrena da bereziki".